XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERLATIBOAK TXORIERRIN

Iñaki Gaminde

Deustuko Irakasle-Eskolakoa

(1989. Apirila)

Ikastaro hauetan parte hartzeko esan zidatenean, ikastaroen helburua gramatikaz ihardutea izanda ere, bai gramatika eta bai dialektologia biak lotzeari interesgarri eritzi nion; hori dela eta, erlatibozko perpausak aztergaitzat hartu ditut, baina ez orohar, esparru linguistiko zehatz batetan erabiltzen direnak baino, Txorierrin hain zuzen.

Dialektologia aspalditik landua izan da gure artean, gure hizkuntz egoera zatikatuaren ondorioa izango da berau aurki; hala ere, eta berau ere betidanik, hizkuntzalarien helburuak aditza, lexikoa, morfologia, fonetika berrikiago, e.a. izaten izan dira; sintaxia, edo hobeto esanda morfoxintaxia baztertuak izaten izan direla.

Beste alde batetik, esan lekidake asko idatzi dela erlatiboari buruz, eta berau gehien ikertu den egitura moeta izan dela.